SURF

Adin guztietako pertsonak irakasten ditugu, beti ere igerian jakinez gero eta beraien surf-a hobetzeko gogoekin badabiltza. 8 urtetik beheragoko umeek adin nagusi batekin etorri behar dira. Gure monitoreek,oinarrizko printzipioetatik hasita, mogimendu radikaletaraino ere irakatsiko dizute!!! Mundakan urte osoan zehar surfeatu daitekenez, olatuak, korronteak eta itsasaldiak zehatz-mehatz nolakoak diren ikasi dezakezu ere.

Gure ikastaroak, monitore bakoitzeko 5 ikasletara mugaturik daude. Era horretan segurtasunpean garatzen den kalitatezko ikaskuntza bermatzen dugularik. Gure ikasle guztiak zutik jartzen dira 5 eguneko ikastaro amaieran eta asko lehenengo klasean.

  • Eskaintzen dugu: materiala eta irakasteko gogoa.
  • Lortzen dugu: gure ikasleen irribarrea eta poza eta esperientzia honek emango dizkien gogoeta alaiak.
  • Jasoko duzu: aholku onak, ezagutza zabala, imprimaturiko surf eskuliburu bat eta aldagelak eta dutxak erabiltzeko eskubidea.
  • Non dira ikastaroak? Hasiera ikastaroak Laida aldean izango dira, kanalaren beste aldean eta itsasbeheran batez ere.
  • Zergatik gurekin erregistratu? Mundakako surf kluba garelako. Lehenengoak eta benetakoak. Zuk ordaindutakoa, kluban garatzen diren surf ihardueretan eta Mundakan surf-a aldarrikatzeko erabiliko direlako.
  • Zelan matrikulatu? Beherago telefonoa eta posta elektronikoa aurkituko ditzakezu.
  • Zenbat da? Beheko taulak ikasle bakoitzeko prezioa erakusten du. Deskontu interesgarriak daude.


Harremanetarako Surf ikastaroak 10:00 etatik 20:00 etara deitu