Klubeko kideek instalakuntzen erabilera osoa dute; instalakuntz horiek Mundakako portu berean dagoz, uretatik metro batzutara eta ranpa baten bitartez sartu leike uretara; Surf edo SUP egiterakoan uretara irteera errazteko.
Sarreran, tablak ordenan jartzeko rack batzuk ditugu. Eta barruan, aldagela bi ditugu, bai gizonak eta baita emakumeak ere, bertan aldatu eta dutxatu daitezen.

Kirol instalakuntzak
Nahiz eta gure gogoa uretan posible den denbora gehiena egotea izan, olaturik ez edota baldintza txarrak daudenean entrenatzen jarrai dezakegu gure instalakuntzetan ; luzaketak edo entrenamendua, koltxonetak; eta kirolarientzat azken moda diranak, hainbat Fitball pilota, Bosuak,TRX, kettlebells...

Surf / SUP entrenamenduak