Azpitik-goiti 2014

6.11.2014
|
1To Iruzkin
|

Berriro ere eskerrak eman nahi dizuegu Mundakako Surf Taldetik Peyo Lizarazu eta talde antolatzaile osoari Azpitik-Goiti Challenge 2014-ra gonbidatu eta parte hartu ahal izategaitik!!!

Hemen Aure Medina Amorrortun kronika duzu’ proba egunean zein zen:

Azpitik Goiti…SUP-Bike-Cross Trail.

Halloween gaua, larunbata, azaroak 1 ondoren, han geuden Mundaka Surf-SUP Taldeko kideek eta lagun bat baino gehiagok Azpitik Goiti irteeran gozatzeko gogoz, baina baita sufritzeko irrikan . 120 Stand Up Paddle lagun tentsio oso altuko lasterketa bat hastear!

9 etan goizetiko irteera, Donibane Lohizuneko hondartzan, Ander Betzuen-egaz hitz egiten harrapatu gendun, SUP EHSF 2015 Race zirkuitua ri buruz, beraz pala harrapatu nuen eta saiatu nintzen Dani eta Tena jarraitzera.

SUP lehen zatia olatu txikiekin izan zen, itsasargi gorri sarrerara heldu arte, ibai sarreraraino aintzinako Azkaineko portura heldu arte.

Bigarren sektorea, bizikletaz, portu zaharra Larrun base mitikoaz lotzen duena, ez zuen misterio asko izan bizikletak ibilbideak, 80ko bizikletak eta beste batzuk karbono monocoque azken belaunaldikoak, beraz oso dibertigarria izan zen.

Hirugarren eta azken trantsizioa gogorra zirudien, nahiko teknikoa, beraz, club-eko norbait igoeran galdu zitzaigun... Hor zijoan, Aure (Club-eko seme adoptiboa), posizioak lortzen, oinez eta korrika. Jon Rekalde ere gogor mantentzen bere posizioa. " ordu igaro eta gero, han geunden guztiok, Dani, Tene, Lekun, Unai, Aito (piolets eta guzti), Nora eta Iñigo, gailur bat geihago igo zuena dohan. Zorinak guztioi parte hartzearren, eta batez be Peyo Lizarazu, entrenatzeko era emotearren eta ipar Euskal Herriko lagunak ezagutzearren bide batez. Hurrengorarte lagunok!!!!!

Testua: Aure Medina Amorrortu
Argazkiak: Naia eroa

Erantzun batean "Azpitik-goiti 2014

  1. unai dio:

    Muy Bueno Aure, eta eskerrik asko Naia.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *