PRENTSA OHARRA

14.05.2015
|
3 Iruzkinak
||

PRENTSA OHARRA
2015/05/14

Mundakako Surf Taldea

Gure lana, Klub modura, maite dugun olatua zaintzea eta babestea da.

Mundakako Surf Taldeak (MST), Laida Hondartzan egiten hasi diren berreraikitze lanen aurrean, lan hauen aurkako bere iritzia agertu nahi du eta lanak gelditzea eskatzen die agintariei Mundakako Barra babesteko asmo osoarekin.
Proiektuak zalantza handiak islatzen ditu bere eraginkortasunari dagokionean eta ez da behar zen besteko azterlanik egin Mundakako Barrarengan izango lituzkeen ondorioak neurtzeko. MST honek bere kezka helarazi nahi dizue, lan hau presa guztiaz egiten ari direlako, argitaratu zen lanaren plangintza aldatu egin delako eta jardun honek ingurumenean izango duen eraginari buruzko informaziorik eman ez delako:

 Eragina ingurumenean: Ingurumenean izango duen eraginari buruz aurretiaz txostenik ez egiteak Itsasadarraren ekosisteman izan litzakeen eraginak ez direla baloratu ematen du aditzera. Ez ze emaitza, ezta ze eragin izango duen ez dakigun ekintza esperimentala izango da.

Lan guneak: Hasierako lan-planak ez zuen harea ateratzerik aurreikusten Itsasadarraren meandro inguruan eta 2005 urtean ikusi zen moduan, harea ateratzeak eragin zuzena dauka bai korronteengan, bai Itsasadarraren ibilguan eta baita Mundakako Barran ere.

Segurtasun-tartea: Urdaibaiko Patronatua, Itsasalde Mugatze Saila, AZTI eta Mundakako Surf Taldearen artean izandako bilera ofizialean adostu zen ez zela harearik aterako itsasertzetik 100 metrotara gutxienez. Baina, gero, eransten ditugun plano publikoetan, 50 metroko tartea ezarri zen. Obrak hasi ziren egunean, itsasertzetik 20 metrotik beherako tartean hasi ziren harea ateratzen.

Gaur eguneko egoera eta proiektuaren eraginkortasuna: Hondartzaren egungo egoerari buruz AZTIk egindako txostenean honakoa irakurri genezake: “2005-2007 urteetan hondartzaren aurrealdeak atzeratze puntual garrantzitsua jasan zuen. 2003. urtean egin ziren dragatze lanen ondorioz aldakuntzak gertatu ziren itsasadarrean eta horrek desoreka ekarri zuen. Laidako hondartza, gainera, erauzitako hareaz hornitu zen artifizialki”. Txostenak berak ere ez du bermatzen mugitutako harearen oreka eta ez du baloratu Mundakako Barran izan duen eraginik. Teknikarien ustean, “zalantzan dago hareak irautea denboran, udaldian bertan ere”.

Lanak aurreratzea:Berreraikitze lanak astelehenean hasi ziren, maiatzaren 11n. Deialdi publikoan, komunikabideen aurrean, Urdaibaiko Patronatuak azaldu zuen lanak maiatzaren 15ean hasiko zirela.
MST honek ulertzen du hondartzarako bideak hobetzearen beharra, harrieta-hormak eta barandak konpondu beharra erabiltzaileen segurtasunari begira, errekaren ubidea konpondu beharra ere ulertzen du. Lan guzti hauek inguruaren garapena ahalbidetzen dute eta Laidako Hondartza baldintza onetan mantentzen dute.

Komunikatu honen bidez, deia zabaldu nahi dugu Mundakako Barrari buruzko azterlan bat egin dezatela eskatzeko, eta inbertsioak ere, bere babeserako. MST honek agintariei eskatzen die Mundakako Barra “Kultura arloko Interesdun Ondasun” edo “Inguru Natural Babestu” modura izendatua izateko tramiteak hasi ditzatela, Ondare Natural eta Biodibertsitate Legearekin bat etorrita.

Lagundu ezaguzu hori lortzen, eman zure laguntza HEMEN sinatuz edo sartu www.change.org web gunean.

Interesa daukaten guztiak animatzen ditugu eskaera hau sinatzera, behin betiko babes dezagun Mundakako Barra.
Mundu guztiko bazterretatik surflarien komunitateak bidali dizkigun laguntza adierazpen guztiak eskertzen ditugu. Surf eta izadi zale guztioi, zuoi guztioi: ESKERRIK ASKO

Gure ekintza eta deialdi berriak jakinaraziko dizkizuegu.
MUNDAKAKO SURF TALDEA

3 on "erantzunakPRENTSA OHARRA

  1. peter Kafer dio:

    han NO Estaury Kudeaketa Plana da river.estuary eskualde horretan dirudi. sea…Egin marea fluxua ikasketak izan behar ..there eta egin bada ez konparazioak erabiltzen sedimentu ebaluatzeko area eta eraginak metatzen izan behar…. Era shorelines on marea fluxuaren eragiten…. Era STORM eraginak erabili beharko lirateke 5, 10,15,20,25,30, etab urteko epean bila…kalte dagokienez lotutako ereduak bila….tidal patterns..storm areagotu…ondoren, giza faktorea aztertu beharreko berriro agian 50 urteko epean arreta berezia edozein arlo guztietako errehabilitazio saiatu obrak itsasadarraren barruan behar…. Ez dago epe shore harea sedimentuak arreta korronte nagusi den noraeza buruzko ikerketak ere egin beharko…denetik gehiago da…baina STUDIES kopuru serio bat & modelaketa INGENIEROS ingurune sentikor batean jolasteko aukera ematen du lehenago egin behar dute beharra….

  2. Martha Stewart dio:

    Zergatik suntsitu munduko leku berezia da ???

    Utzi surf hondartza berezia eta oso ezaguna da mundu osoan zehar.

    Marty (Australian)

  3. Loja dio:

    Hauek ideiak dira “Lumbreras” nork gobernatzen gaituzten, a mundiala olatuak izan dugu, eta horren ordez zainduz joden du, dirua eta lan ederrez lekua ematen mundaka herriarentzat eta suntsitu, eta kobratuko litzateke olatu bat. Eta guztiak gozamen eta / edo enpresa put4 4 seme-alabak. Edo gurea defendatzen dugu, edo ematen diguten cul0 beti bezala… harea bere basamortuan joan nahi baduzu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *